2012-05-07

Euskara kanpaina



 EUSKARA KANPAINA


Oporretatik itzuli eta begira ze ondo!  EUSKARA kanpainarekin hasi gara gure eskolan.

1go mailatik 6.garren mailara egiten dugu  eta benetan ondo pasatzen dugu.

Lehenengo talde berriak sortu genituen, 1go eta 2.garren mailakoak nahastatu ginen eta

bakoitza joan zen  tokatzen zitzaion gelara.


GURE EGITARAUA:


Lehenengo eguna:

Aurkeztu ginen besteen aurrean.

Antzerkia (TXORIMALOA) irakurri genuen eta paperak banatu genituen eta bakoitzak bere pertsonaia irakurri zuen.

Ondoren  eskulanekin hasi ginen gure pertsonaiaren karetatxoa  margotu eta moztu behar genuen.







Bigarren eguna:

Gure antzerkitxoa hasten gara ensaiatzen.

Ondoren eskujolasa (harri koskor batekin) ikasi genuen.










Geroago antzerkitxoarentzat ormirudi bat prestatzen hasten gara.


Eguna bukatzeko Domino abanti abestia ikasi genuen.











Hirugarren eguna:

Gure antzerkitxoa jarraitzen dugu ensaiatzen,  antzezpenerako murala bukatzen dugu eta azkenik iritsi da momentua H.H koen aurrean antzezpena egiteko.












 Bukatutakoan txalo zaparrada jaso genuen, hau poza!!!!!!!
.

2012-04-27

Ipurterre

                                                                                                 En el reciente concurso de cuentos en euskera organizado por Eta Kitto... el ganador del 1er ciclo entre todo el alumnado de Eibar ha sido Joel Sierra. Ésta es la entrevista que le han realizado sus compañeros:


1.- Nola duzu izena?
   Joel dut izena.

2.- Zenbat urte dituzu?
   7 urte ditut.

3.- Zenbatgarren mailan zaude?
   Bigarren mailan nago.

4.- Nola bururatu zitzaizun ipuin hori idaztea?
    Pentsatzen, ezagutzen ditudan ipuin batzuetan oinarrituta.

5.- Zergatik egin duzu piratei buruzko ipuina?
    Hori bururatu zitzaidalako.


6.- Zer sentitu zenuen ipurterreko lehiaketan irabazlea izan zinela esan zizutenean?
    Ezer ere ez.


7.- Nola sentitu dira zure gurasoak irabazi duzunean?
    Pozik jarri dira.

8.- Zein sari jasoko duzula uste duzu?
    Ez dakit.




2012-03-13

ANTZEZLANA

                                  2. mailakoak antzerki lan bat prestatu dugu eskolako txikien aurrean antzezteko.                           

Jarraitu ditugun pausoak honako hauek izan dira:

  1. Antzezlana irakurri dugu.
  2. Paperak banatu ditugu.
  3. Karetak margotu ditugu.
  4. Orma irudia prestatu dugu.
  5. Eta azkenik, txikien aurrean antzeztu dugu.

BARATZE

BARATZEKO    ORTUA

Urtarrilean Baratze ingurugiro barnetegian izan ginen lehenengo eta bigarren mailako ikasle guztiak.
Bertan talde nahasietan banatu gintuzten. Han egindako tailerretako bat landaretza izan zen.

Tresna hauek erabili genituen:

AITZURRA, SARDEA



Lehenengo lurra harrotu genuen.


Ondoren landareak aukeratu genituen.





Beranduago aukeratutako letxua landareak landatzen hasi ginen.




Gero letxua landareak ureztatu genituen ederrak egiteko.


Azkenik letxuak hasita jateko prest zeuden.



  Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN

2011-10-24

AURKEZPENA

 








 








Kaixo guztioi! Aurten bigarren mailan gaude eta badakigu irakurtzen eta idazten, baina oraindik lan handia egin beharra daukagu guk idatzitako testuei forma polita emateko.

Urtean zehar, gure  aurrerapenak ikusteko aukera izango duzue.